2007-11-25

ESKOLAKO IRRATI SAIOAK BLOGEAN

2010-2011 ikasturteko irrati saioak emititzen hasi berri gara urtarrilaren 21ean, San Sebastian biharamonean, 4. mailako ikasleen saioarekin. Gaur, urtarrialren 28, bigarrena grabatu dugu, 6. mailako ikasleena. Hurrengo urratsa irrati saio guztiak blogean jarraian jartzea da, hori da, behinik behin, gure asmoa.

Hemendik aurrera, astero irrati saio bana jartzeko esperantza badaukagu, horrela ikasturte amaieran denen bilduma blog batean eskura izan dezazuen.

Orain zuei tokatzen zaizue irrati saio hauek entzutea eta zuen seme-alaben lanarekin
gozatzea. Aurrera ba...

ZUEKIN... TXINTXARRI IRRATIA, 107.2 SINTONIAN!!!